IMAGOSen, Zurrumurrurik Ez estrategian parte-hartzea erabaki dugu gizartean dauden immigrazioaren aurkako estereotipo negatiboak indarrik gabe utzi eta haiei aurre egiten saiatzeko. Publizitatea eta Komunikazioaren ikuspuntutik esateko asko daukagula uste dugu, baina batez ere, ikasteko eta gure eguneroko lanean eredu eta diskurtso berriak barneratzeko aukera paregabea da.
Gainera, oraindik 3 plaza libre daudela esaten digute!!
SARRERA
Mundu garaikideko gizarteak mintzatzen dira aniztasunaren ideian eta, bereziki, kultura-aniztasunarenean. Zoritxarrez, horietan guztietan, adierazten eta errepikatzen dira atzerriko herrialde batetik migratu duten edo etnia edo kultura jakin batekoak diren pertsonenganako pertzepzio eta jarrera negatiboak eta diskriminatzaileak, eta horiek, gainera, beste gizarte-inguruabar edo inguruabar pertsonalekin nahastu daitezke.
Immigrazioari eta aniztasunari buruzko topiko eta estereotipo negatiboak zabaltzeko bide ezin hobeak dira zurrumurruak, eta, era berean, jarrera eta praktika diskriminatzaileak, xenofoboak eta arrazistak elikatzen dituen hazkuntza-likidoa bihurtzen dira.
ZURRUMURRURIK EZ
Sentsibilizaziorako gizarte-estrategia bat da, gure gizartean inolako zigorrik gabe dabiltzan atzerriko immigrazioaren aurkako estereotipo negatiboak indarrik gabe uzten eta haiei aurre egiten saiatzen dena.
Xedea sarea sortzea eta sendotzea da kultura-aniztasunarekin, herritarren integrazioarekin eta diskriminazioaren aurkako borrokarekin konprometitutako pertsonen eta erakundeen artean.
Gure herriko bizilagunak hausnarketara bultzatu nahi dira, gehien zabaldutako zurrumurruak indarrik gabe uzten dituzten argudioak eta datuak emanez. Izan ere, “zurrumurruan pentsatzen baduzu gelditu egiten duzu”.
Azken batean, oinarritzen da pertsona bakoitzak bere harremanen eremu pertsonal eta egunerokoan duen eraldatzeko eta hobetzeko gaitasunean.
Zergatik egin aurre zurrumurruei?
Gezurrezko orokortzeak direlako, egiazkoa den edo ez den gertaeraren batean oinarrituak, pertsona-talde osoari egozten zaizkionak, haien izena zikintzeko, eskubide gabetzeko, iraintzeko… xedearekin. Horrek bizikidetza zaildu eta diskriminazioak eragiten ditu.
Gezurrezko zurrumurruek ez dute inoiz bizikidetza hobetzen, ez guztien ona bilatzen.
Zer da ZURRUMURRUEN aurkako agentea?
Inguru hurbilarekin konprometitutako pertsona, gizarte-giro on baterako ardatz elkartasunean, gizarte-kohesioan eta bizikidetza inklusiboan sinisten duena eta immigrazioari, atzerritarrei eta kultura-aniztasunari buruzko estereotipo eta aurreiritzi negatiboak desegiten lagundu nahi duena, arazo horren aurrean bere herriko bizilagunak jarrera kritikoa hartzera gonbidatuz.
Laburbilduz, bere auzoa edo udalerria hobetzen eta jarrerak aldatzen parte hartu nahi duen pertsona, sentsibilizatuz, informazioa emanez eta immigrazioari buruzko estereotipo negatiboei aurre egiteko hausnarketara gonbidatuz.
Zer eskaintzen zaie zurrumurruen aurkako agente izatea erabakitzen dutenei?
- Prestakuntza teorikoa kultura eta identitateari, estereotipoei eta aurreiritziei buruz, baita zurrumurruak sortzeko eta zabaltzeko mekanismoei buruz ere.
- Zurrumurru horiek agertzen direnean haiei erantzuteko komunikazio-gaitasunetarako eta emozionaletarako prestakuntza praktikoa.
- Estrategian eta bere lantaldeetan parte hartzeko aukera.
Noiz?
2 orduko 6 saio.
19:00etik 21:00etara.
Martxoak 11, 16, 18, 23, 25 eta 30 (Salbuezpena: Martxoak 11ren lehengo saioa: 18:00-21:00).
Non?
Algortako Kultur Etxean (Villamonte 8)
Izen-ematea:
Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan edo on-line.
Jarraitu ahal gaituzue hemen: www.facebook.com/antirumores .
Estrategiari eta bere baloreei norberaren izenean edo erakunde, enpresa… gisa zure babesa adieraz diezaiokezu gure emailean: zurrumurrurikez@getxo.net . Zurrumurrurik ez printzipiokin babesaren ziurtagiria bidaliko dizugu.
Informazio gehiago: www.antirumores.com