Asociación Imagos
  • Home
  • Imagos
    • Sobre Imagos
    • Iniciativas
    • (Español) Materiales de interés
    • Bazkidetu zaitez
  • RED Se Responsable
    • (Español) Beneficios para socias y socios
    • RED Se Responsable
    • Bazkidetu zaitez
  • Blog
    • Publicidad + y –
    • Actualidad
    • Galeria de videos
  • Contacto
  • FRIDAtic
    • El proyecto
    • Programa
    • Trending topic
    • Selfie

Zurrumurrurik Ez 2015 formakuntza hasi dugu.

Posted on 2015 k2015 March k 11 pm by imagos

IMAGOSen, Zurrumurrurik Ez estrategian parte-hartzea erabaki dugu gizartean dauden immigrazioaren aurkako estereotipo negatiboak indarrik gabe utzi eta haiei aurre egiten saiatzeko.  Publizitatea eta Komunikazioaren ikuspuntutik esateko asko daukagula uste dugu, baina batez ere, ikasteko eta gure eguneroko lanean eredu eta diskurtso berriak barneratzeko aukera paregabea da.

Gainera, oraindik  3 plaza libre daudela esaten digute!!

Captura de pantalla 2015-03-11 a las 14.24.47

SARRERA

Mundu garaikideko gizarteak mintzatzen dira aniztasunaren ideian eta, bereziki, kultura-aniztasunarenean. Zoritxarrez, horietan guztietan, adierazten eta errepikatzen dira atzerriko herrialde batetik migratu duten edo etnia edo kultura jakin batekoak diren pertsonenganako pertzepzio eta jarrera negatiboak eta diskriminatzaileak, eta horiek, gainera, beste gizarte-inguruabar edo inguruabar pertsonalekin nahastu daitezke.

Immigrazioari eta aniztasunari buruzko topiko eta estereotipo negatiboak zabaltzeko bide ezin hobeak dira zurrumurruak, eta, era berean,  jarrera eta praktika diskriminatzaileak, xenofoboak eta arrazistak elikatzen dituen hazkuntza-likidoa bihurtzen dira.

ZURRUMURRURIK EZ

Sentsibilizaziorako gizarte-estrategia bat da, gure gizartean inolako zigorrik gabe dabiltzan atzerriko immigrazioaren aurkako estereotipo negatiboak indarrik gabe uzten eta haiei aurre egiten saiatzen dena.

Xedea sarea sortzea eta sendotzea da kultura-aniztasunarekin, herritarren integrazioarekin eta diskriminazioaren aurkako borrokarekin konprometitutako pertsonen eta erakundeen artean.

Gure herriko bizilagunak hausnarketara bultzatu nahi dira, gehien zabaldutako zurrumurruak indarrik gabe uzten dituzten argudioak eta datuak emanez. Izan ere, “zurrumurruan pentsatzen baduzu gelditu egiten duzu”.

Azken batean, oinarritzen da pertsona bakoitzak bere harremanen eremu pertsonal eta egunerokoan duen eraldatzeko eta hobetzeko gaitasunean.

Zergatik egin aurre zurrumurruei?

Gezurrezko orokortzeak direlako, egiazkoa den edo ez den gertaeraren batean oinarrituak, pertsona-talde osoari egozten zaizkionak, haien izena zikintzeko, eskubide gabetzeko, iraintzeko… xedearekin. Horrek bizikidetza zaildu eta diskriminazioak eragiten ditu.

Gezurrezko zurrumurruek ez dute inoiz bizikidetza hobetzen, ez guztien ona bilatzen.

Zer da ZURRUMURRUEN aurkako agentea?

Inguru hurbilarekin konprometitutako pertsona,  gizarte-giro on baterako ardatz elkartasunean, gizarte-kohesioan eta bizikidetza inklusiboan sinisten duena eta immigrazioari, atzerritarrei eta kultura-aniztasunari buruzko estereotipo eta aurreiritzi negatiboak desegiten lagundu nahi duena, arazo horren aurrean bere herriko bizilagunak jarrera kritikoa hartzera gonbidatuz.

Laburbilduz, bere auzoa edo udalerria hobetzen eta jarrerak aldatzen parte hartu nahi duen pertsona, sentsibilizatuz, informazioa emanez eta immigrazioari buruzko estereotipo negatiboei aurre egiteko hausnarketara gonbidatuz.

Zer eskaintzen zaie zurrumurruen aurkako agente izatea erabakitzen dutenei?

  • Prestakuntza teorikoa kultura eta identitateari, estereotipoei eta aurreiritziei buruz, baita zurrumurruak sortzeko eta zabaltzeko mekanismoei buruz ere.
  • Zurrumurru horiek agertzen direnean haiei erantzuteko komunikazio-gaitasunetarako eta emozionaletarako prestakuntza praktikoa.
  • Estrategian eta bere lantaldeetan parte hartzeko aukera.

Noiz?

2 orduko 6 saio.

19:00etik 21:00etara.

Martxoak 11, 16, 18, 23, 25 eta 30 (Salbuezpena: Martxoak 11ren lehengo saioa: 18:00-21:00).

Non?

Algortako Kultur Etxean (Villamonte 8)

Izen-ematea:

Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan edo on-line.

Jarraitu ahal gaituzue hemen: www.facebook.com/antirumores .

Estrategiari eta bere baloreei norberaren izenean edo erakunde, enpresa… gisa zure babesa adieraz diezaiokezu gure emailean: zurrumurrurikez@getxo.net . Zurrumurrurik ez printzipiokin babesaren ziurtagiria bidaliko dizugu.

Informazio gehiago: www.antirumores.com

Share this:

  • Email
  • Facebook
  • Twitter
  • Print
Posted in Iniciativas | Tags: anti rumor, discriminación, educación, estereotipo, inmigracion, responsable |
« (Español) Campaña de VSF “25 gramos”: Desinformación, publicidad y puertas giratorias
Komunikazio Iraultza eta Gizarte Aldaketa »

Leave a Reply Cancel reply

Buscar

Suscríbete al blog por correo electrónico

Video Destacado “EVITA EL INMIGRACIONALISMO”

FRIDAtic

gplay

Apoya la Campaña NO HATE

gplay

Lo más visto

  • <!--:es--> Facebook censura la imagen de una campaña a favor de los niños transexuales<!--:-->
    <!--:es--> Facebook censura la imagen de una campaña a favor de los niños transexuales<!--:-->
  • (+) #stopbullying, BBKren kanpaina berria eskola-jazarpenaren aurka<!--:-->
    (+) #stopbullying, BBKren kanpaina berria eskola-jazarpenaren aurka<!--:-->
  • <!--:es-->(+)SPOT EL DIA DEL PERRO CALLEJERO<!--:-->
    <!--:es-->(+)SPOT EL DIA DEL PERRO CALLEJERO<!--:-->
  • <!--:es-->(+)Getxo lanza una recogida de tapones contra las agresiones sexistas en fiestas<!--:-->
    <!--:es-->(+)Getxo lanza una recogida de tapones contra las agresiones sexistas en fiestas<!--:-->

Guia de Marketing Sostenible

Facebook

Facebook

Sígueme en Twitter

My Tweets

Iruzkin berriak

  • Alberto(e)k (Español) Protesta en Pamplona por usar a la mujer como reclamo en San Fermín bidalketan
  • 17 Productos que llevaron "el rosa es para niñas" demasiado lejos | Noticias TLN(e)k (-) JUGUETES DE MADERA SEXISTAS EN LIDL bidalketan

Secciones

  • FRIDAtic
    • Trending topic
  • Imagos
    • Iniciativas
  • Lo último
    • Actualidad
    • Publicidad + y –

Meta

  • Hasi saioa
  • Entries feed
  • Comments feed
  • WordPress.org

CyberChimps WordPress Themes

© Asociación Imagos
loading Cancel
Post was not sent - check your email addresses!
Email check failed, please try again
Sorry, your blog cannot share posts by email.