Martxoak 8 Bilbon
Kalean da Bilbao Udala - Ayuntamiento Martxoaren 8ko kanpaina. Oraingoan #Covid19-ak emakumeengan izan duen eragina isladatzen saiatu gara. Izan ere, pandemiak guztioi orokorrean kolpatu gaituen arren, emakumeen kasuan testuinguru bereziak azaleratu dira edo ustez gaindituta ematen ziren gizonezkoekiko desberdintasun egoera batzuk gora egin dute: - Zaintzaren erantzukizuna emakumeengan erori da batez ere. - Telelanak ez du familia, lana eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliaziorako laguntzen. - Ezinbestekoak izan diren lanak oso feminizatuak diren lanpostuak izan dira; Supermerkatuko kutxazainak, erizainak, garbitzaileak, menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileak, etab. Espero dugu kanpaina honetarako prestatu dugun irudia eta mezua egoera guzti hauen hausnarketarako eta salaketarako balio izatea. Plazer handia izan da proiektu honetan Aidearte eta Ideiatu-rekin batera elkarlanean aritu izana. Ekipo itzela egin dugu!